Nire izena Ainara da eta neska langile eta ekintzailea naz. Neure buruagaz oso zorrotz izan arren, gauza eta ekintza arriskatuak gustoko dodaz. Ez dot monotonia gustoko, horregaitik, egunero gauza desberdinak egiten saiatzen naz. Batzuetan, adoretsua izan gurako neuke baina gehienetan ezin dot, nahiko negatiboa nazalako.
Nire izena Juana da, eta pertsona alaia nazela uste dot. Horregaitik gauza dibertigarriak egitea gustatzen jat eta ahal bada nigaz dagozan beste pertsonei irribarre bat ateratzeaz ahalegintzen naz. Lana egiterako orduan serio hartzen dodaz gauzak eta zeozer egin baino lehen asko pentsatzea gustatzen jat. Gainera irudimentsua nazela uste dot eta elaboratzen doguzan ideiak aurrera ataratzeko gai naz.
Nire izena Miren da, udan zein neguan kirola egitea gustoko dot eta nire lagunakaz are gehiago. Nik gura dodazan gauzak lortzeko ez dot amorerik emoten. Nota honak ataratzen dodazanean, oso harro sentitzen naz eta asko gustatzen jat nire lagunei laguntzea. Nire ustean gauzak ondo urtetzeko, ahaleginak egin behar dira eta ezin dogu etsi.
Nire izena Maitane da eta langilea naizen pertsona bat naiz, non nota onak ateratzea harrotzen nauen. Dena bere lekuan egotea gustoko dut, horregatik, ordenatua naizela esaten didate. Nahiko arduratsua naiz, nire gauzekin, axolagabekeria ezin dudalako jasan. Margoztea asko gustatzen zait, lasaitu egiten nauelako. Zerbait berria ikasten dudanean, oso adi egoten naiz, interesa erakusten baitut.